OCAÑA:
Ez zekiat gogoratuko duan.
Orain 10 bat urte inguru ezagutu hindudanean. Lehenen hire katura ezagutu nian, hire kanporalditan bion lagun batek, Jose arjentindarra, zaintzen zian.
Gero hi ezahutu hinduan.
Gela txikian, Manilako mantoiarekin, sakabanatutako hire marrazkikin eta landarekin. Eta La Niña de Antequera, itsua, diskatik abesten hako hura “El Niño de las Monjas”: “Era tan poco en la vida, tan poco que nada era”.
............... Betidanik eduki izan duk hire begietan jenialitatearen txinpartak.
Hire musulmandar arbasoen jakinduria.
Ocaña eta zarata eta desira eta morboa eta bukezinezko sexua.
Ocaña eta zentzumenak eta taupada eta karrasiak.
Ocaña eta poesia, hire eskuzabaltasuna eta bihozperatasuna.
Ocaña eta atsoak eta putak eta putazainak eta itsuak Ramblako pasabide luzearen zehar.
Ocaña eta jaialdia eta koloreak eta mozorroak (batzutan ulergabeak, hire hezur eta guzti Modelo espetxeraino eramanarazi arterainokoxeak). Eta pertsona sentikor handi nahiz txikien antzera bakardadearen tristura.
Sakristautzako jaio haizela pentsatzen diat.
Eta bazakiat hire ametsetan, mundu oniriko guztizganeko bizi diagun hori, Ama Birjina Zaruratutako Santu Santuak gabaz eramango hauela airean kandela, gasa eta utsai handien artean hire herriraino, Andalusia, Cantillanaraino iritsi arte eta kare zurizko kale artetik errekaraino, xara eta txoriz bete betea.
Sekulan ez dadila eror hire bizitzaren showa.
UNZURRUNZAGA, Juan Cruz
No hay comentarios:
Publicar un comentario